AUZOA

Gure auzoa Bilbo eta Arrigorriagako lurretatik zabaltzen da Arnotegi mendiaren eta Nerbioi-Ibaizabalen meandroaren artean, hain zuzen ere bertan ibaia Bilboko itsasadar bihurtzen da. Auzoan alde batzuk bereiz ditzakegu: la Isla, la Campa, Ibaialde, la Peña, Irusta, Santa Isabel, Olaxtu eta Ollargan, azken hiru hauek Arrigorriagakoak izanik.

XIX. mendera arte, auzoaren izena La Puebla de Ybaizabal zen. Gaur egungo izenaren jatorria azaltzeko bi teoria daude, bata Nuestra Señora de la Peña de Francia-ri eskeinitako bertoko baseliza batetik datorrela, eta bestea hemengo kareharrizko irtenunearekin erlazionatuta (1983ko urtetik desagertutako San Cristobal uhartea).

Aintzinatik lurralde hau meategi eta urari lotuta egon da, horrela Lopez de Haro jaunaren Bilboko hiri gutunean (1300 urtean) Ollargago meategiak eta Ibaizabalgo gurpilak (errotak) aipatzen dira. Denboraren poderioz hasieran uraren indarra erabiltzen zuten lantegiek errotak ordezkatu zituzten - Pontoiko irin lantegia, gaur egungo Abusu ikastola, lekuko -. Geroago, XIX. eta XX. mendeetan meategiak eta beraiekin erlazionatutako tailer eta lantegiek beren lekua hartu zuten. Bizkaiko garapen industrialaren ondorioz Estatuko inmigrazioak biztanle kopuruari gehikuntza itzela eman zion, batez ere XX. mendearen zehar etxebizitza arazoak sortuz; horrela auzoan txabola gune batzuk agertu ziren agintarien aurrikusipen eza dela eta

1896. urtean Ibaizabal eskola publikoa martxan jarri zen, 1982. urtetik gure ikastetxea dagoen toki berean, 1931. urtean Artzain Ona eliza inauguratu zen, eta auzoa hazten jarraituz, Ollargan auzo berria, Juan Delmas eskola,... Ibaizabal-Nerbioi ibaiaren ezkerraldea eraikuntzez bete zen eta Bilbo eta Arrigorriagaren arteko muga lausotu zen.
Geroago, XX. mendearen amaierako desindustrializazioak eta 1983. urteko zoritxarreko uholdek aldaketa handiak ekarri zituzten hona. Meategiek okupatutako lurrak eta ibaiaren jatorrizko ibilgua parke bihurtu ziren, denon gozamenerako, auzoko biztanleen bizi-kalitatea gehituz.



Licencia de Creative Commons
La Peña auzoaren garapena by Txomin López is licensed under a Creative Commons Reconocimiento-NoComercial-SinObraDerivada 3.0 Unported License.