normalkuntza

"HIZKUNTZA NORMALKUNTZA" PROIEKTUA

Proiektu honekin euskararen normalizazioa lortu nahi dugu. Klaustrokide guztiok gara proiektu honen partaide. Gure eskola komunitatean EUSKARA komunikatzeko, hitz egiteko, jolasteko, eztabaidatzeko, maitatzeko, hitz batean: BIZITZEKO tresna izatea nahi dugu. Horretarako, motibatzeko izan ditzakegun baliabide guztiak erabiltzen saiatuko gara.

Baliabide horien artean, alde batetik, kirolari ezagunen hitzaldiak, irratiko esatariak, euskal idazleak ekartzen ditugu; eta bestetik, auzoan edo herrian antolatzen diren hainbat ekitalditan parte hartzen dugu.