Gobierno Vasco

Zer da Ibaizabal BHIko Gurasoen Elkartea?
Elkartea gurasoek institutuko bizitzan parte har dezaten bide bat da. Elkartean izena ematea eta parte hartzea doanekoa eta borondatezkoa da.


Betebehar nagusia
Gure presentzia eta parte hartzearekin, gure seme-alabentzako eta etorkizunean etorriko diren gazteentzako gero eta institutu hobea lortzen lagun dezakegu. Elkartearen lana zentrorako garrantzitsua dela uste dugu eta aberastu egiten dela familia gehiagok parte hartzen duten heinean.


Zer egiten dugu?
o Batzar orokorra, ikasturte hasieran eta beste batzuk
beharrezkoa denean.
o Udaletako eta Eusko Jaurlaritzako diru laguntzak eskatu eta kudeatu.
o Kuoten dirua jaso
o Eskolatik kanpoko jarduerak antolatu.


Zertan erabili da 2009-2010 ikasturteko dirua?
Jasotako dirulaguntzak eta gure bazkideen kontuak ondokoetan erabili ditugu:
o Ihauteriak (Txokolatada, pastak).
o Bazkideentzako ingeles liburuak erosi.
o 4. mailako ikasleen ikasbidaiarako diru laguntza eman.
o Urtekarian dirua eman.
o Liburutegian lagundu (komikiak...).
o Kurtso amaierako txangorako autobusak.

ampa

© iesibaizabaldbh
Telefonoa: 944151335 | Fax: 944041559 | 015074aa@hezkuntza.net