Gobierno Vasco

ESKOLA 2.0 PROGRAMA eta IKASTETXEETAKO TEKNOLOGIA-HELDUTASUNAREN EREDUA

eskola2.0

Eskola publikoan PREMIA sarea eta bere luzapena BERRIZTU planak Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologia berrietara (IKT) eta Informazio Gizartera heltzeko gure atea zela.

PREMIA barruan, institutuko ekipamendu informatikoa, hots, ordenagailuak, inprimagailuak, escanerrak eta haien irudi eta soiunuzko material osagaiak, beraien artean sare lokal batean konektatuta daude, bere kokapena leku desberdinetan egon arren: informatika gela, zentbai ikasgela, tailer eta bulegoak, irakasle gela eta liburutegia. Gainera, Interneterako banda zabaleko konexioa eta Saileko Intranet batekiko konexioa dugu.

2012/2013 ikasturtetik, PREMIA sareaz baliatuz, DBHko 1 eta 2 mailan Eskola 2.0 programa daukagu institutuan. 2.0 Eskola Programak aurrerapauso handia dakar; izan ere, hezkuntzan Informazioaren eta Komunikazioaren teknologia berriak sartzen ditu. Jaurlaritzaren Kontseiluak 2009ko ekainaren 5ean erabaki zuen Euskadin programa hori sartzea, eta hori 2010. urteko ekitaldian ikusiko da Lehen Hezkuntzako hirugarren zikloko ikasgelak guztiz digitalizatu, irakasleak software librea eta metodologia berriak erabiltzeko prestatu eta multimedia-edukiak egiten direnean.

Helburuak:
_ Ohiko ikasgelak ikasgela digitalak bilakatzea
_ Irakasleak IKT-dun gaitasunetan trebatzea
_ Ikasgeletako metodologia aldaketari laguntzea
_ Eten digitala murriztea
_ Lan dinamikoa, partehartzailea, beste ikastetxeekin lankidetzan eta sarean sustatzea
_ Heziketa kalitatea hobetzea

ikt heldutasuna

Eskola 2.0 rekin erlazionatuta "Ikastetxeetako teknologia-heldutasunaren eredua" dugu. Eredu hau definitzeko, alderdi hauek identifikatzen dira:
- Giltzarrizko prozesuak, ikastetxeak landu eta hobetu behar dituenak, bere prozesuak digitalizatzea lortzeko, eraginkortasunez eta efizientziaz. Eremu interesgarriak prozesu-multzoak dira, ezaugarri komun bat ardatz dutenak. Prozesu-blokeen lehenengo bereizketa honako hau da: "Irakas-prozesuak" (ikasgelan eta ikasgelatik kanpo), "Ikastetxeko administrazio- edo kudeaketa-prozesuak" (irakas-prozesuari eusteko eta laguntza emateko prozesuak) eta "Informazio- eta komunikazio- prozesuak" (hezkuntza-komunitatearekiko harremanak).

- Heldutasun-mailak ondo definitutako egoera sekuentzialak dira, ikastetxearen heldutasuna handiagotzeko lortu behar direnak (dagokigun kasuan, digitalizatzeko bidean aurrera egiteko). Heldutasun-mailak definitu dira ikastetxeen errealitatea kontuan hartuta, segurutzat jota gutxieneko azpiegitura batzuk badaudela, ikastetxe bakoitzak bere prozesuak digitalizatzeko bidean aurrera egitea bideratuko dutenak; baina, horretaz gain, ikastetxe bakoitzak bermatu behar du irakasle guztiek bereganatuko dituztela maila bakoitzera iristeko beharrezkoak diren gaitasunak.


Heldutasun-ereduak hiru maila ditu: Oinarrizkoa, Ertaina eta Aurreratua.

Aurten Maila Ertainan gaude, eta ikasturte honen zehar gure errankak IKTen erabilera handitzea bai eskola komunitate barneko bai kanpoko komunikazioetan eta tresna telematiko eta web 2.0 ingurunekin lan egitea.

Berriak 2.0

© iesibaizabaldbh
Telefonoa: 944151335 | Fax: 944041559 | 015074aa@hezkuntza.net